buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: MunicipiosNavarra
Baztango Ezkerra hautagaiaren aurkezpena
Viernes, 24 de Abril de 2015
<< Volver
Baztango Ezkerra hautagaiaren aurkezpena

Jende aunitz elkartu zen, ehunetik goiti,  atzo 20:00etan Arizkunenea Kultur Etxean Baztango Ezkerrak antolatu zuen  ekitaldian. Ekitaldi honetan udal hauteskundeetarako programa eta Florentino Goñi buruan daien hautagai zerrenda aurkeztu ziren. Jose Miguel Nuin, lehendakarigaiak eta Txema Mauleon parlamentariak ere parte hartu zuten aurkezpenean, bere babesa erakutsiz udal hautagaiei.

Bertze proposamen eta aldarrikapenen artean hauexek nabarmendu ziren:

Baztango Ezkerrak jarraituko du Baztan osatzen duten 15 herrien alde lan egiten, azken 4 urteetan egin duen bezala: giza eragile desberdinekin integratu eta lan eginez. Beti ere Baztanendako interesgarriak eta serioak izaten ahal direlarik, industria proiektuak, hirigintza-proiektuak, turistikoak... sustatuz.

Baztandar gehiengoaren nahia erakusten duen hirigintza-plan berriaren alde eginen dugu, aurreko planaren zonalde urbanoak errespetatuz, eta area haundien egokitasuna aztertuz. 1.500 m2 dituen landa-lurzorutan etxebizitzak eraikitzearen alde eginen dugu. Nafarroako Parlamentuan PSISen inguruan dagoen legea aldatzea proposatuko dugu. EZ DUGU BAZTANDARREN BORONDATEAREN KONTRA NAFAR GOBERNUAK INPOSATUTAKO PSIS-ik!

Industria sustatu nahi dugu, eta hau argi gelditu da 50 lanpostu zuzen sortuko dituen industria farmazeutikari eman zaizkion erreztasunekin gure industria zinegotzigotik. Honez gain, garrantzitsua den bertze enpresa ekimen bat dutenekin solasean ari gara.

Lehendabiziko sektorearen ondoan egoten jarraituko dugu. Gure nekazarien alde gaude.

Turistikoki BAZTAN marka indartuko dugu, aldi batekoa ez den turismoaren alde lan eginez eta herriko komertzioa eta ostalaritza sustatuz.

Beharrezkoak diren obra publikoak egiten segituko dugu, pistak konpondu, saneamenduak, sareak, eraikin publikoak... eta uholdeek eragindako eta oraindik moldatu ez diren kalteak lehengoratuko ditugu, baztandar guztien dirua erabili gabe.

Eskola publikoen alde eginen dugu, zonalderako Lanbide Heziketa zentro baten alde, osasun etxeen alde, Oronoz-Mugaireko larrialdi zerbitzuaren alde, kirol instalazioen alde, eta publikoa eta denona denaren alde orokorrean. MURRIZKETARIK EZ!!!

Euskara bultzatuko dugu, gure hizkuntza baita. Gure kultura eta folklorea ere bultzatuko ditugu, sentsibilitate desberdinak dituen jendeak ordezkatuak egoteko leku publikoetan: gure karriketan, gure plazetan.. haien artean MUTILDANTZA.

Eta hau guztia egin dugu eta eginen dugu. Aitzineko legislaturan Baztango Udalak zuen zorra 3 milioi eurotan murriztuz, eta gastu sozialeetako diru-partidak mantenduz eta baita indartuz ere.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no