buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Pamplona
Iruñeko alkatetzaren inbestidura
Lunes, 15 de Junio de 2015
<< Volver
Iruñeko alkatetzaren inbestidura
Azken asteotan trinko aritu gara aldaketa politikoaren alde Iruñeko udalean geunden lau udal-taldeok akordio batera heltzeko, eta gaurkoan halaxe egin dugu.

Honela, joan den maiatzaren 24eko hauteskundeetan adierazitako aldaketarako desio izugarriari erantzun ematen diogu. I-En uste dugu akordio hau nahikoa dela hiri hau, bihartik aurrera, beste era batez zuzentzen asteko. Akordio honen oinarria bi dokumentu direlarik, udal-batzar berriaren erabakien inguruan eta datozen lau urteotan garatu beharreko programaren inguruan erdietsitako akordioa erakusten dute.

Joseba Asironen aldeko bozketa da aldaketa argiaren alde egiten dugun apustua. Aldaketa honen bidez Alkatetzatik Enrique Maya eta gobernutik UPN kanporatu nahi ditugu, gobernatzeko estilo eta era berria ekartzeko, hiritarren parte-hartzean oinarrituta, udal-ekintzan justizia sozialari eta zuzentasunari lehentasuna ematen dioten beste baloretan oinarrituta.

Negoziazio prozesu osoan zehar zenbait ideia azpimarratu dugu. Ideia horiek legegintzaldi osoan zehar gure udal-ekintzan mantenduko ditugu:
 
1. Gizarteari lehentasuna eman; pertsona guztiek bizitza egokirako baliabide nahikoak izan ditzaten eta aukera berdintasuna izan dezaten, gure eta udalaren ahalegin guztiak jarriko ditugu.
 2. Errebantxismo nazionala alde batera uzten duen gobernua. Gobernu honek ez du eta ezin du euskal nortasun nazionalista izan, esklusiboa edo gehiengoarena. Gobernuaren ekintzak hiri honen nortasun aniztasuna gozotasunez errespetatu behar du. Gure hirian pertenentzia-sentimendu ugari dago eta horren aurrean gobernuak neutro izan behar du, Iruñeko hiritar guztien erakunde komuna baita. Era berean, zalantzarik gabe eta derrigorrez udalaren akonfesionaltasunerantz jo behar dugu.
Hasieratik argi utzi dugu: ez da onargarria hauteskundeetan botoen %16 jaso dutenek bakarrik gobernatzea. Udal gobernuak gizartearen gehiengoaren babesa izan behar du, eta ez bakarrik alkate berriaren bozketan; eguneroko gobernuaren ekintzek akordioen emaitza izan behar dute ere, agintaldi hasieran gertatu den bezala.

3. ETAren indarkeriaren gaitzespenari dagokionez, gure ustez behartua, orain arte akordiorako landu diren dokumentu guztietan ageriago agertu beharko lukeela uste dugu, eta halaxe adierazi dugu orain arte ospatu diren bilera guztietan. Izquierda-Ezkerrak bakarka defendatu du ETAren legitimotasunik eza agerian uztea, demokrazian lagun bat hiltzea etekin politikoa lortzeko. Hori erabat ez-morala eta onartezina da. Demokrazian ETA existitzen jarraitzeak ez du inolako zentzurik. Eta era berean gaitzesten ditugu GALen, muturreko eskuinaren edo poliziaren ekintza basatietatik eratorritako erailketak. 
Harro gaude udalean Bakearen eta Bizikidetasunaren aldeko Batzordearen sorrera proposatu genuelako, baita onartu delako ere. Batzorde honen garapenean itxaropen handi dugu, oinarrizko printzipio hau poliki-poliki derrigorrez barneratu dadin.
Gai honetan formaltasuna ez da onargarria. Semantika kontua izateaz gain jarrera kontua da, konbentzimendu kontua, iragan gogorrari zintzotasunez begiratzea, giza-eskubideen irizpide trinkoaz etorkizunari aurre egiteko.

Horregatik, alkate berriaren hautespenaren oinarri diren dokumentuen edukiaz gain, agerian utzi nahi dugu gure jarrerak argia eta ozena izaten jarraituko duela, ETAren ekintzak gaitzesten, berehalako deuseztapena exijitzen eta EH Bilduri norabide berberean aurrerapen sendoak eta erabakiak eskatzen.
Ezin dugu isilean gorde, bi egoeren arteko kontraesanean gaude (ETAren gaitzespena eta eskuindarren gizartearen aurkako politiken nekea). Eta alkatetzarako Bilduren alde bozkatzea erabaki dugu, baina ETAri dagokionez erabateko jarrera ezberdina mantenduko dugu.

Alkatetza honen aldeko botoa eta Udal Batzarrean parte hartzea, aldaketaren alde egiten dugun apustuaren seinale dira. Gizartearen gehiengoak eskatzen duen aldaketa. Halaber, horiek gure konpromisoaren seinale dira, aldaketa hori udal berri honetako egunerokotasunean gauzatu dadin, gizartearen lehentasunetarantz bideratuta, parte hartze zuzenaz; hots, gure programaren ardatz nagusiak. 

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no