buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico
ETXEBIZITZA SOZIALEN UDAL-ORDENANTZA
Jueves, 11 de Febrero de 2016
<< Volver
ETXEBIZITZA SOZIALEN UDAL-ORDENANTZA

Azken urteotan, krisialdi honen ondorio ezezkorren artean gizarte desberdintasunaren areagotzea dugu; horren ondorioz, eta etxebizitzaren eskubidearen aurretik etxebizitzaren negozioari lehentasuna eman dion politika tamalgarriaren ondorioz, pertsona eta familia askok beren etxebizitza galdu dute, edo pilaketa egoeran bizitzea da beren aukera bakarra. Iruñean, adibidez, etxebizitzaren gastuak ordaindu eta gero, familien %11 pobreziaren atalasearen azpitik geratzen da, eta familien %4,3a 15 m2 baino gutxiagoko eremuan bizi dira (lauentzako alokatutako logela,…). Kontrako muturrean, Udalak 170 etxebizitza huts ditu, bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituztenak eta birgaitu beharra daudenak.

Argi dago udal etxebizitza guztiak birgaitzen badira ere, gaur egun dauden beharrei erantzun emateko ez direla nahikoak izango, eta beraz, horiek behartsuenei zuzentzeko baremo eta lehentasun batzuk ezarri beharra daude.

Pasa den legegintzaldian, Izquierda Ezkerra gisa Ordenantza bat aurkeztu genuen, etxebizitza hauek gizarte zerbitzuan jartzeko. Ordenantza hau jaio eta garatu zenean, bere helburu nagusia zen agente ezberdinen proposamenak biltzea: udal talde guztienak (baita lortu ere), baita gizarte teknikarien eta PAH, Pobreziaren kontrako Sarea eta abarreko hiritarren kolektiboen proposamenak bildu ere.

Orain, Edurne Eguinok zuzentzen duen Gizarte Ekintza eta Erkidegoaren Garapenaren Sailetik, adostasunaren Ordenantza lortzen saiatu dira. Urtarrilean, hasierako onarpenean, guztien botoa jaso zuen, UPNrena izan ezik; UPNk hainbat proposamenekin kolaboratu du, ordea.

Ordenantzaren helburua da, etxebizitzaren estualdi egoerak irauten duen bitartean aldi baterako udal etxebizitzan sarrera arautzea, bertan gehienez hiru urte egoteko; egoera honetan zehar, gizarte zerbitzuen laguntzaz, familiak etxebizitza normalizatu bat lor dezake, alokatuta, adibidez Nasuvinsak kudeatzen dituenak bezalakoak.

Ez da karitatea, gizarte justizia, eskubidea baizik; horregatik, etxebizitza hauek lor ditzaketen familiek alokairua ordaindu beharko dutelarik, zenbatekoa beren sarreren araberakoa izango da, hots, duintasunez bizitzeko aukerak murrizten ez dituena. Bi seme-alaba dituen bikote batek 20 euro ordain ditzake bere sarrerak 600 eurokoak badira; seme-alabarik gabeko bikote batek 1000 euroko sarrerak baditu, ordea, 140 euro ordaindu ditzake.

Egoera bakoitzari lehentasuna emateko kontuan hartuko diren alderdiak hauexek dira: behar egoerak (etxegabetzeak, pilaketak,…), egoera ekonomikoa, familiako senide kopurua, osasuna edo bestelako elementuak, adibidez genero indarkeriaren biktima izatea, minusbaliotasunak izatea, familia gurasobakarra izatea, etab.

Martxoan udal honek 25 etxebizitza birgaituta izango ditu, eta uztailerako beste 25 birgaituta izatea espero da. Baina oraindik asko falta dira! Eta gizarte zerbitzuan jarri beharra daude. Horretarako lanean ari gara.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no