buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
A-20 HAUTESKUNDE OROKORRAK.
Jueves, 11 de Febrero de 2016
<< Volver
A-20 HAUTESKUNDE OROKORRAK.

Dakizun bezala, pasa den abenduaren 20an Hauteskunde Orokorrak ospatu ziren. Nafarroan, IU eta Batzarre, independenteekin batera, Unidad Popular izenarekin parte hartu genuen hauteskunde horietan.

Idatzi honen bitartez, Nafarroan Unidad Popular-en alde botoa eman zuten 14.489 lagunei eskerrak eman nahi dizkiegu. Gogoratu beharra dago maiatzean Nafarroan Foru hauteskundeak ospatu zirela, horietan Batzarre eta IU elkarrekin Izquierda-Ezkerra izenarekin parte hartu zutela eta 12.482 boto lortu zituztela. Emaitza hauek maiatzeko hauteskundeekin alderatzen baditugu, 2007 lagun gehiagok babesa eman digutela ikus daiteke. Beraz, baikor gaude. 

Argi utzi nahi dugu guretzat Estatu mailan lortu dugun emaitza ez dela espero genuena, UPk zuen helburutik urrun geratu baita. 923.105 boto lortu ditu UPk, 2 diputatu osora. Bide batez idatzi honetan hauteskunde-legea salatu nahi dugu ere, argi eta garbi bidegabekoa delako; adibidez, PNVk 6 diputatu lortu ditu eta horietariko bakoitza lortzeko 50.264 boto lortu behar izan ditu; aldiz, UPren diputatu bakoitzak 461.552 boto behar izan ditu. 

I-En hautagaitza bateratzaileen alde apustu egiten jarraitzen dugu, Galizian, Katalunian, Valentzian eta beste batzuetan eratu direnak bezalakoak. Nafarroan, IE lanean aritu da hautagaitza bateratzailea eratzeko, baina tamalez ez dugu lortu. Hala eta guztiz ere, IEn lanean jarraituko dugu akordiorako eta lanerako eremuak eraikitzeko, hori gizarteko sektore ugariren nahia baita.

Zalantzazko etorkizuna dugu aurretik: oraindik ez dakigu zer Gobernu eratuko den edo hauteskundeak errepikatuko diren. Ez dakigu aldaketa politiko eta sozialak azalekoak izango diren, edo sakonak, ordea. Garai honetan zaharra dena eta berria dena elkartzen dira, eta bizitza politikoko alderdi ugari, baita bizitza politiko hori ulertzeko modua aldatu egin delarik, ez dira inoiz lehen bezalakoak izango. Une interesgarria da hau beraz, eta IEk aurrera begiratu behar du aldaketa sustatzeko edo, hobe esanda, “indarrez bultzatzeko”, une honetan gutaz espero dena betetzeko. Garai berri honetan zure partehartzea eta babesa behar dugu.


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no