buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico
Aurrekontuak azkenik.
Jueves, 11 de Febrero de 2016
<< Volver
Aurrekontuak azkenik.


IEko programatik aurkeztu nahiko genukeen aurrekontuak ez badira ere, azkenik aurrekontuak ditugu. Aurrekontu hauek akats batzuk dituzte, sail batzuetan gastuaren lehentasunari dagokionez hain zuzen ere. Desagerrarazi beharko litezkeen bizio batzuk ditu ere, adibidez, izendapen askeak, oraindik sarriegiak direnak. Dena-dela, aurrekontu hauetan guztiok kontzesioak egin ditugu, eta akordioaren bitartez aldaketa gauzatu dugu.


Programaren akordioan ezarritako adostasunak poliki-poliki aurrekontu hauetan gauzatuko dira; aurrekontu hauek, halaber, UPNren itxitasunaren, elkarrizketarik ezaren eta akordioak erdiesteko nahirik ezaren legealdiari amaiera ematen diote. Bizi dugun gizarte larrialdiaren testuinguruan, aurrekontu hauei esker pertsonak udal politiken gunean egongo dira. 


Madrilgo PPk udalei ezarritako legegintza-zailtasunen aurrean, eta urtetan zehar diru asko eralgi eta gero, espekulazio eragiketak burutu eta gero eta hiriko gehiengo sozialaren gainetik gutxi batzuen interesei lehentasuna eman eta gero, proposamen berriztatzaileak lantzeko gai izan gara, oinarrizko bi ildo ezberdinetan:

.- pertsonak lehenengo, arreta zuzeneko zerbitzuak eta prestazioak hobetzeko, eta

.- hiritarren partehartzea, hiriaren eredu berria sustatzeko lehenengo mailako tresna gisa, gozoagoa, pluralagoa, adeitsuagoa, guztien artean partekatua. 


2015. urtean gastatutakoa baino 6,5 milioi gehiago izango ditugu; eta diru hori oinordetzan jasotako arazo guztiak ebazteko nahikoa ez denez, inbertsioetan lehentasunak ezarri beharra daude: udal-eskolak eta -irakaskuntza zentroak hobetu, udal-etxebizitzak birgaitu asmo sozialetarako, eta gure hiriko eremu ahulenak hobetu.

Udal langileei dagokienez, lanpostuen amortizazioari eta goi-kargudunen murrizketari esker, besteak beste gizarte-ekintzaren eta hiritarren partehartzearen eremuetan langile kopurua handitu ahal izan da. Gainera, zenbait laguntza zuzen areagotu dira, adibidez gizarte larrialdiko laguntzak eta eskolako jantokiko bekak.


. Ekitatearen eta metaketaren parametroetan oinarrituta eremu berriak eraikiko dira, adibidez, autobus geltoki ohian Geltoki proiektua, hura merkatu alternatiboak, erakusketak eta kontzertuak, gizarte- eta kultur-ekimenak eta merkatu sozial eta solidario iraunkorra antolatzeko funtzio anitzeko eremu bihurtzeko, hau guztia Pobreziaren aurkako Foruaren lanean oinarrituta.


Kulturak eta hiritarren partehartzeak erabateko garapenerako eremu berriak izango dituzte ere, Cruzat eta Redin Jauregia adibidez.

Hiriko baratzak eraikitzeko ekimenak sustatuko dira ere, aspaldian Alde Zaharrean, Mendillorrin, Buztintxurin edo Santa Maria la Realen eskatu zirenak bezalakoak.


Aurrekontu hauek kulturaren alde apustu egiten dute; Ciudadela arte-sormenerako laborategi/inkubagailu bihurtuko delarik, arte-diziplina ezberdinetan prestakuntza, banaketa eta erakusketa sustatuko da bertan, Hiriartea proiektuan oinarrituta.



Aurrekontuek, azkenik, mugikortasun jasangarriaren eremuan sekulako atzerapenean aurrera egiteko balioko dute: oinezkoetan, txirrindularietan eta garraio publikoan inbertitu beharra dago, UPNk bereziki zaindu duen auto pribatuen erabileraren pizgarria kentzeko.


Zalantzarik gabe aurretik bide luzea dugu, baina aurrekontu hauek lehenengo pausoa dira Izquierda-Ezkerreko lagunok ibili nahi dugun bidean, aldaketaren legealdi berri honetan aurretik ditugun urteotan sakontzen jarraitzeko.


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no