buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico
Iruñerriko Etika, Politika eta Mankomunitatea
Jueves, 11 de Febrero de 2016
<< Volver
Iruñerriko Etika, Politika eta Mankomunitatea


Politika ez da printzipio etikoen kontura irabazi nahi izatea. Are gutxiago ezberdinak direnen artean akordioetara heldutakoan, edo kudeatzeko ahalmena eskuratutakoan, alderdi horien artean gutxieneko programa bat adostu denean.

Iruñerriko Mankomunitatean (MCP-IM) duela urte batzuk arazo barneratu bat dago: bada Sozietate Anonimo delako bat (SCPSA), Mankomunitateko langile gehienak biltzen dituena; hura funts publikoekin finantzatzen da, baina enpresa pribatu baten malgutasunaz funtzionatzen du. Langileak kontratatu ditzake, zerbitzuak beste enpresei kontratatu diezaieke, beste edozein udal edo erakunde publikok duen askatasuna baino handiagoz; funtzionario arrunten mailaren gainetik ordainak egin ditzake; kargu jakin bat beteko dutenak apetaz aukeratu ditzake; lanpostu birtualak eta ohorezko lanpostuak sortu ditzake, urtero 80.000 eurotik gorako soldata dutenak; pentsio plan pribatu eztabaidagarriaz gozatu dezakete, etab. Eta hori guztia, neurri handi batean guztiok ordaintzen ditugun ur eta zabor tasez finantzatuta, gardentasunik gabeko sistema sendo baten barne, UPN/PSN/Independenteen gobernu luzeek aldatu nahi izan ez dutena. 460 langile inguru dituelarik, 72 lanpostu apetaz hautatuta ditu, hau da, 6 langile bakoitzeko “buruzagitza” bat dago.

Eta MCP/SCPSA kudeaketari dagokionez, aldaketaren aldeko indarrek lortu genuen akordio nagusietariko bat izan zen, sare hau guztia kontrol publikoaren pean jartzea; horretarako, langileen sarrera eta irteera kontrolatzeko eta soldatak kontrolatzeko funtzionarioei aplikatzen zaizkien irizpideak aplikatuta, karguak hautatzeko irizpide demokratikoak eta gardenak aplikatuta, etab.

Hala eta guztiz ere, programa honekin bat egiten ez duten presidentziaren eta bere taldearen erabaki unilateral batzuk aurkitu ditugu. Besteak beste nabarmengarriena, Kudeatzailearen izendapena, inolako gardentasunik gabe langileen artean hautatu dena, eta urtero 85.000 euroko soldata gainditzen duena. Zergatiak? “Etxeko” baten izendapenari lehentasuna eman nahi izatea eta beraz, dagoeneko gehiegizkoa zen soldataren gainetik ordaindu behar izatea. Edo are eta ulertezinagoak diren beste erabaki batzuk, oinordetzan jasotako egoerari lehentasuna ematen diotenak, “kanila irekitzean ura ateratzea” eta “zaborra biltzen jarraitzea da jendeak benetan nahi duena” argudiatuta, aldaketaren aldeko indarrek “ihesaldirik” antolatzeko aukerarik gabe.

Guztion zergez finantzatutako enpresa publiko batek ezin du pribilegiozko soldatarik izan, gaur egun, Nafarroan, 90.000 lagun baino gehiago pobrezia edo muturreko pobrezia egoeran dagoen bitartean. Giza eskubideen aurkako eraso zuzena da, eta beraz gure etika politikotik zeharo onartezina da. 

EHBilduk, Podemosek, Aranzadik, IEk eta Oltzako Herriak adostutako programak neurri zehatzak eta aurreratuak biltzen ditu ura, hondakinak eta garraio publikoa kudeatzeko. Neurri hauek erabaki ausartak, sendoak eta adostuak behar dituzte.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no