buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Salesiarren Ekimen Sozialerako Erkidego Zentroa (CCIS) Txantrean: partaidetzan oinarritutako erdiespenaren kronika
Miércoles, 27 de Abril de 2016
<< Volver
Salesiarren Ekimen Sozialerako Erkidego Zentroa (CCIS) Txantrean: partaidetzan oinarritutako erdiespenaren kronika


2014. urteko uztailean Salesiarrek Zentroa utzi zutenetik, kolektibo ezberdinok hura erabiltzeko interesa agerian utzi genuen. Batzuk bertan ziren jadanik (Ropero, Beti Gazte Elkartea eta CENMA), beste batzuk berriak, ordea (Arga-Txantrea auzo-elkartea, Tx Bizi,  Siñar Zubi eta Erraldoien Konpartsa).


2014ko urrian Udalaren, Ekurri-etxearen eta Salesiarren arteko Hitzarmena sinatu zen: hari esker, dagoeneko erabiltzaileak zirenen jarduerak burutzeko, CCIS Zentrorako eta Auzo Unitaterako erabiliko zen lokala.


Hala eta guztiz ere, aurrerako pausorik eman ez zenez, 2015eko otsailean Proiektu Zirriborro bat aurkeztu genion Ongizate Sozialeko Zinegotziari. Honek pozik onartu zuen hura, baina azkenik itxoiteko eskatu zigun.


Martxoan Alkatetzari Eskari bat aurkeztu genion, hots CCIS Eratzeko. Alkatetzak hura ukatu zuen, eta horregatik Mintzaldi-Elkarrizketa bat antolatu genuen; bertan lagun ugari bildu zirelarik, apirileko Udalbatzarrean Mozio bat aurkeztea erabaki zuten.


Apirilaren 16an Zinegotziak eta CCISeko arduradunak deitu gintuzten, eta lokalak erabiltzen hasteko baimena eman zuten. Beraz, planteatutako mozioa bertan behera utzi genuen.

Lau-aldeko ituna heldu zenean auzoan bilerak areagotu ziren, baita Erkidegoko Ekintza Sozialeko eta Garapeneko Esparruko arduradunekin bilerak ugaritu ere. Hauek uneoro arazoa ebazteko nahi erakutsi zuten.

Azterketa ugariak eta lan handia egin ostean, martxoaren 11an, Udalaren (Edurne Eguino Gizarte Ekintzaren Zinegotzi ordezkaria, Alberto Labarga Partaidetzako Zinegotzi ordezkaria eta Joxe Abaurrea Txantreako Auzo zinegotzia) eta CCIS erabiltzeko nahi zuten 8 erakundeen artean (hasiera 7 elkarteak eta Arturo Kanpion Abesbatza) lankidetzan aritzeko Hitzarmena sinatu zen. Egun hartan auzo osoan poz handia ezarri zen.

Partaidetza prozesuan lanean jarraitzen dugu, lokalaren erabilera sustatzeko helburuarekin. Udalak agerian utzi digu Zentroak egokitzapen-lanak behar dituela eta horiek 2017 urtean burutuko direla, honela azpiegiturak, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Erreforma eta gero Auzo Unitatea bertan ezarriko da.

Aurrerantz goaz, poliki-poliki baina etengabe, Erakundeekin koordinatuta dagoen sare sozial zabala eraikitzeko garrantzia buruan dugula.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no