buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Errumaniar kokalekua Tenis klubaren atzean
Miércoles, 27 de Abril de 2016
<< Volver
Errumaniar kokalekua Tenis klubaren atzean


UPNren hitzetan, prentsaren bidez jakin dute hiriko orube batean Errumaniako 8 lagun bizi direla; 010 telefonoan grabatutako salaketen arabera, ordea, 2013ko martxotik dakite.

Sei hilabetetan neurririk hartu ez izana leporatzen digute, baina haiek azken hiru urteotan ez diote garrantzirik eman.

Gure gizartean errumaniarrak oso baztertuta daude, ez dira aintzakotzat hartzen. Zaborra eta txatarra birziklatzea da beren lana, eta honela nolabaiteko independentzia ekonomikoa lortzen dutelarik, horretarako orubeak edo eremu zehatzak behar dituzte.

Pertsona hauek gizarteratzeko ekintza soziala ezinbestekoa da, eta horretarako baliabideak, tresnak, nahia eta denbora luzea behar dugu.

Udalak irizpide onez pertsona hauek ez kanporatzea erabaki du, baita arazoa desagertarazteko ebazpen bizkorrak eskatzen dituztenen presiopean ez etsitzea ere. Horrek, besterik gabe, arazoa beste auzo batera, beste udal batera, beste herrialde batera eramango lukelako.

Orubea garbituko da, Tenis klubak ordainduta, eta bertan bizi direnen konpromisoa bilatuko da garbia mantendu dezaten.

Pertsona hauen intimitatearen eskubidea defendatzen dugu ere, eta horregatik, auzotarrei eta komunikabideei laguntza eskatzen diegu.


Ba al zenekien Bilduk Aralarko Aingeruari ongietorria eman diola, Konstituzioak biltzen duen erakunde publikoen laikotasunaren aurka, eta bitartean, Nafarroako Parlamentuak bisitaren aurka bere iritzia azaldu duela, Joseba Asironek zuzentzen duen gure Udalak mespretxatzen dituen printzipio berberak aldarrikatzeko?

 

- Ba al zenekien hemendik aurrera, Udaleko Gizarte Ekintza Eremuaren eta Nafarroako Gobernuko Justizia Sailaren artean sinatutako hitzarmenari esker, delituak egin dituzten adingabekoek epaiketa ekiditeko aukera izango dutela, betiere gertaerak eta haien partehartzea onartzen badituzte, eta pertsona arduradun baten tutoretza badute eta, aldi berean, Udalak dituen erkidegoko ekintza prebentiborako kideren baten tutoretza badute?


Neurri honek emaitza zoragarriak emango dituelakoan gaude, bai programaren helburu diren adingabekoen gizarteratzean, baita haien garapen egokian ere. 

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no