buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
San Ferminen Liburu Zuria
Miércoles, 14 de Diciembre de 2016
<< Volver
San Ferminen Liburu Zuria

San Ferminen Liburu Zuriak (SFLZ) guztion artean egindako dokumentua izateko helburua du, proposamenak biltzeko eta etorkizunean San Fermin festen ildo estrategikoak ezartzeko. Udaleko Sail guztien ekarpenekin nahiz, nola edo hala, festan parte hartzen duten udal-talde eta agente sozialen ekarpenekin definitzen joango da. Lanari orain ekingo zaio eta 2018ko bukaeran prest egon beharko luke.

Azken urteotan azaldu bezala, gure festak gogogabetasunez beteta daude. UPNren gobernu ezberdinek hiritarrei bizkarra eman diete festa antolatzeko orduan, eta ondorioz, alderdi ugari berrikusi beharra dago: hauek al dira nahi ditugun festak?, Zein da kanporanzko irudia, nola ikusten gaituzte?, herri-festak edo ikuskizun-festak?, kultur-programa espero bezalakoa al da?, berdintasuneko festak al dira?, geure txikiek, gazteek, helduek, emakumeek, ezinduek eta bestelakoek tokirik al dute?, erabiltzen diren baliabide ekonomikoak nahikoak eta orekatuak al dira, edo gehiegizkoak akaso?, jasangarritasunari garrantzirik ematen al diogu?, kolektibo ezberdinentzako eremu publikorik al dago, non eta zeinei ematen zaie? …..

Helburu honetarako lana konplexua delarik, borondatea eta akordioak ezinbestekoak dira, egin beharreko lanak benetan merezi dezan. Festa hobeak lortzeko IE bere ekarpena egiten saiatuko da.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no