buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
“Batasun Pribilegioaren” argi-itzalak
Miércoles, 14 de Diciembre de 2016
<< Volver
“Batasun Pribilegioaren” argi-itzalak

Erdi Aroan geure hiriko Burgo ezberdinen arteko areriotasunen amaiera ospatzeko eguna, Batasun Pribilegioa, ezberdinen arteko tolerantziaren, batasunaren, hiritarren artean bakea lortzeko oztopoak gainditzeko ikur bihurtu da geure imajinario kolektiboan. 


Aurten ospatzen delarik, izpiritu hau inoiz baino hobeto identifikatu eta transmititu da ospakizun laiko, plural eta babestuan; izan ere, Ohorezko Zapia delako saria berreskuratu zen eta merezimenduz, hiriaren eta auzoaren alde lanean aritzen den pertsona bati eman zitzaion: Paulina Fernandez Mañuetako Txurrogilea. 


Izquierda-Ezkerran uste dugu balore unibertsalak babesten dituen ospakizun hau, zalantzarik gabe, Hiriaren eguna izan litzatekela, eta honela, San Saturnino ordezkatzea, honek esanahi erlijiosoa baitu eta beraz, guztiek gustuko ez dutelako.


Bestalde, bizikidetasunaren eta pluraltasunaren errespetuaren alde, Alkateak eta zenbait zinegotzik frakez eta Erronkariko jantzi garestiz jantzi nahi izatea ulertzen dugu; hala eta guztiz ere, gure ustez mota honetako ospakizunetan hiritarren pluraltasuna ordezkatzeko ez lukete derrigorrezkoak izan beharko.


Datorren urterako Pribilegio txikiagoa eta Batasun handiagoa espero ditugu.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no