buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
ZER PARKE NAHI DUGU HEGO TXANTREAN?
Miércoles, 14 de Diciembre de 2016
<< Volver
ZER PARKE NAHI DUGU HEGO TXANTREAN?

Iruñeko Udalak hiritarren partehartze prozesu bati ekin dio, etorkizuneko “Hego Txantreako” parkea nolakoa izango den “definitzeko” asmoz. Parkearen xehetasunekin hasi aurretik, gai hau sakontasunez aztertu nahiko genuke: BENETAN BEHARREZKOA AL DA HALAKO PARKE HANDIA URBANIZATZEKO ORAIN DIRU PUBLIKOA INBERTITZEA?

Hona hemen etorkizuneko parkeari buruzko zenbait datu:

- 100.000 m2 inguruko tamaina du, Iruñeko laugarren parkerik handiena beraz. Txantreako hego ertzean kokatuta dagoelarik, hiru aldetan soro landuak ditu, eta ondorioz bertatik ez da jende gehiegi hurbiltzea espero.

- Urbanizazio “arrunta” egiteko beharrezkoa den diru publikoa 4 eta 5 milioi euro bitartekoa da. Eta behin urbanizatu denean, mantentzeko urtero 150.000€ beharko ditugu.

- Udalak partehartze prozesuan soil-soilik Txantreako bizilagunak kontuan hartu ditu; horietariko batzuk parketik kilometro batera bizi dira, ordea, eta beste parke batzuk askoz ere hurbilago dituzte, adibidez, Munduaren Parketa, Oltzako Otxoa edo Arantzadi. 

Gu, aldiz, bueltaka gabiltza… zertarako balioko du halako parke batek? Hauexek gure zalantzak:

- Txantreako bizilagun batzuentzako parke handi hau ORAIN beharrezkoa al da? Eta Iruñeko bizilagunentzako beharrezkoa al da?

- Benetan ez dugun diru publikoa ORAIN gastatu behar al dugu, behar ez dugun parke bat egiteko?

- Parkea mantentzeko diru publikotik urtero 150.000€ hipotekatu nahi al ditugu?

- Ez al dago ORAIN diru publiko hori inbestitzeko bestelako udal arazorik?

- Ez al dago sail publiko hauek erabiltzeko beste modurik, gastu publiko izugarri hori ekiditeko eta gizarteari onura handiago ekartzeko?

- Hari buruz soil-soilik Txantreako bizilagunek erabaki behar dute? Edo Iruñeko bizilagun guztiek parte hartu beharko lukete?

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no